Azken hausnarketa

Teknologi berrien ikasgaia berria izan da guretzat.  Hasiera batetik ezjakintasunak eraginda beldurra izan da nabari. Teknologiekiko dugun harremana estua ez izateak, lehenengo uneetan, ikasgaiarekiko jarrera  ezkorra izatea ekarri zuen. Hala ere, egindakoak eginda, jarrera hori baikortzen joan da apurka. Ikasitakoarekin, teknologien bestelako funtzionamendu bat ezagutu ahal izan dugu eta aspektu honekiko kritikaren ikuspegia ere zabaldu egin da.

Taldekideok, ikt-en inguruan ez genuen ezagutzarik, izan ere, internet edo ordenagailuetako programak, oinarrizkoa eta beharrezkoa zenean erabiltzen genituen batez ere. Nahiz eta hain ezagunak diren msn, tuenti, fotolog eta antzekoetan ibiliak izan. Aitzitik, ikasgai honen alderdi eraikitzailea ez ezagutzeak, zailtasunak ekarri ditu lanak aurrera eramateko orduan. Hala ere, ikasi eta praktika hartu nahiak, disposizioa eta motibazioa izatea bultzatu du.

Hainbat lan eta programen nondik norakora gerturatu gara, besteen artean, bloga, kontzeptu mapa, webquesta… Hauek aurrera eraman ahal izateko, pazientziaz gain, teknologiekiko harremana eta jarrera aldatu nahiak eragina izan du. Izan ere, etorkizuneko irakasle izango garen honetan eta gizartean teknologiek duten pisua ezagututa, ezinbestekoa da halako estrategiak maneiatzea. Haurrak gero eta iaioagoak dira mundu honetan eta hauen arreta eskuratu eta era eraikitzailean motibatu eta ikasarazteko, erabakigarria da beharrak erantzun eta ikasle ororen garapena xedatzeko.

Bestalde, blogak landu genituenean, honen funtzionalitatea ikusi ahal izan genuen. Tresna honekin helarazi nahi genuenaren aukera eta gai interesgarri eta erlaziok gauzatu eta sakontzeko balio duela. Bizitza profesionalean zein pertsonalean jasotakoaren inguruan hausnarketak egitea errazten du eta beste blogari  edo kanpoko pertsonen iritzi, ekarpen eta ideiak jaso daitezke. Honek, elkarturik eta harremanetan egotea ekarri dezake eta era egoki batean erabilita, eraikitzailea eta baliozkoa egiten du.

Honen erabilera eta eguneratzeetan, txertaketa eta eranskinetan, zaitasunak izan dira nabari. Igo nahi genuena, ordena eta bloga beraren itxuraren aldaketa egiterako orduan, nahi bezala ez atera izanak frustrazioa eragin duen arren, saiakera eta ikasi nahiak, ondo erabiltzen jakin nahiak, esku hartu eta ikastea ekarri du.  Honela, helburuak lortuz joan gara eta apurka apurka aspektu eta mundu honetan mugitzen ikasi dugu.

Blogaren ostean, cmaptools programa bidez, kontzeptu mapak egiten ikasi genuen. Hasieratik interesgarria eta beharrezkoa iruditu zitzaigun honen erabilera. Mapa eskematikoak ordenagailu bidez egin ahal izatea, diseinua, forma eta loturak nahi bezala egin ahal izateak, programaren funtzionalitatea eta erabilera esanguratsua egin zen.

Hauen bidez bideratu daitekeen guztiaz jabetu gara eta ikasketa zein lanerako orduan hau erabiltzearen erraztasun eta garrantziaz ohartu ginen. Lan hau egiterako orduan, arazoak urriak izan ziren oinarrian eta horrek aurrera jarraitzeko eta ondorengo lanetarako motibazioa eta disposizioa areagotu zuen.

Azkeneko lana, webquesta izan zen. Hau zer zen eta zer helburu zuen ulertzea kosta izan zitzaigun hasiera batean. Gerora ordea, hau lantzen hasita, bere nondik norakoa ulertu eta gure webquesta osatzen hasi ginen. Lanketa honetan, zailtasun gehienak, prozeduran izan ditugu, sareko arazoetan eta borratu, berritu eginetan. Hala ere, interesgarria deritzogu oso ikasgaiak metodo honekin eskaintzea.

Izan ere, haurren intereserako diren gai eta diseinuak erabiltzeak, gaiarekiko motibazioa eta interesa piztea dakar. Honekin, ikasleen disposizioa eta jakin mina zabaltzen da eta ikasketa autonomo eta eraginkorra bilakatzen da.

Oro har, teknologi berrien ikasgaia interesgarria izan da. Hasierako beldur eta aurreiritziak alde batera geratu ostean, jarrera baikorra nagusitu da. Tresna hauen erabilpena esanguratsua da eta teknologia hain gainean dagoen une honetan, hauekiko ezagutza eta erabilera zabaltzea beharrezkoa da.

Bestalde, mundu globalizatu honetan, komunikazioa nagusi den honetan, teknologiek eta hauekin loturikoek pisu izugarria dutela aski jakina da. Hauen erabilera ez da eraginkorra eta generazio berriengan izaten ari den eta izango duen eragina guztiz ezkorra da. Honela, hauek ezagutu eta maneiatzea beharrezkoa da, etorkizun gertu batean erabilera esanguratsu eta eraikitzailea eskaini ahal izateko. Ikasleei, ikuspegia aldatu eta erabilgarriak eta hezitzaileak diren baliabideak eskaini behar zaizkie, eta teknologia, aberasgarria, erraza, informazioz betea eta deigarria da lan horretarako.

Honen bestez, Ikat-ak gaiarekin izandako esperientziak hausnartzeko eta bestelako jarrerak hartzeko balio izan du. Teknologia aspektuan aurki ditzakegunak ikusi eta hauekiko harremana positiborantz eramateko. Ikasitakoa esanguratsua izan da, eta azken finean edukitako esperientzia transmititu ahal izatea esanguratsua izanen da hemendik aurrera ere. Gauzak aldatu  nahi badira, gu geu ere aldatu beharrean bai gaude.

Lierni, Itsaso, Irene eta Lorea.

gure webquest-a

ikusi guk in dogun webquest-a, hor doiez helbidiak:

http://tinyurl.com/ye6atj3

http://phpwebquest.org/euskera/wq2/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2800&id_pagina=1

BESTE BIDIXOTXO BAT!!

OIN AZTERKETAK DATOZELA ABER APUR BAT ANIMETAKO BALIXO DUZKUN…. AUPA BIZARDUNAK!!! TA AUPA NAFARROA!!

Hau zuzeneko kontzertu batekua da, aurtengo udan sodupen grabautakua…

aupa maialen!!!

Maialen Lujanbio txapeldun

Txapelketa Nagusiko bere lehen txapela du; aurreneko emakume txapelduna da. Amets Arzallus geratu da bigarren. Ondoren, Jon Maia, Andoni Egaña aurreko lau txapelen jabea, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.

 

futbola eta faxismua… badaukie zerikusirik?¿?

batzui igual arrarua ta dana ingo jatzue futbola faxismuakin lotzia… baina, inoiz ez dozue pentzau eta buruai buelta batzuk emun futbolan atzien gordeten dien gauza danei buruz? negozio bat dala, ideologixa “berdineko” pertsonak mobiruteko modu bat dala… ta honekin batera faxistek jentia manipuletako erabiltzen dauien beste metodo bat be izan leikela.

musolini, franco eta hitlerrek moduko faxistek adibidez, futbolan boom-a aprobetxau zauien euren erregimen faxisten onurarako. Arbitruak sobornau, euren ideiekin ados ez zazen futbolistak hil… bueno ta holan jarraitxu ezkero kriston listia idatzi neike hemen, asike obeto urteten jatzue bidixua ikustia ta zuek zuen hausnarketak itxia, gainera ikusitxa zelako eragina daukon gaur egun futbolak…

berez bidixua luzia danez ta youtuben ez dauenez, helbidia hemen izten dotzuet… luzetxua da baina merezi dau ikustia e!!!

link: http://video.google.com/videoplay?docid=6752933522173432495

 

lotsagarrixa…

Intentan subastar en eBay restos cerebrales y sangre del fascista genocida Benito Mussolini.

Roma * Rep Italia.
Intentan vender por internet (en el portal de subastas eBay), una supuesta sangre y restos de cerebro que podrian pertenecer al fascista Benito Mussolini, cuyo cadáver fue colgado en una plaza tras ser fusilado en 1945.
Los supuestos restos se vendían por 22 mil 300 dólares acompañados de fotografías que muestran el bulbo y la sangre en una caja de madera.
El material puesto a la venta en el portal de internet podria pertenecer al que conserva el Policlínico de Milán de la autopsia realizada al día siguiente de la exposición pública del cadáver, cabeza abajo, en el Piazzale Loreto de la capital lombarda, después de que Mussolini fuera fusilado Partisanos Antifascistas el 28 de abril de 1945.
Desde el portal de eBay aseguran que el material fue retirado antes de que apareciera ninguna oferta, ya que el anuncio violaba las normas del portal que prohíben la venta de material orgánico humano. Hasta el momento se desconoce la identidad de quienes presentaron los presuntos restos de Mussolini para subastarlos.

Banksy munduko toki desberdinetan

tipo hau artista bat da!!! urtiak eta urtiak munduko toki desberdinetan aztarnak Izten, eta ondion inork ez daki zein dan… graffitero klandestino bat dala esan geike!!! hori da hori meritua!!! AUPA ZU!!!

bere artelan geixau ikustia gure bozue :http://www.banksy.co.uk

 

10 drogas que no debes consumir mientras conduces

bueno titulua ez dot euskeraratzen holan zauelako…

Bidixuan: 10 droga klase eta gidari bat…. nahaste ederra!!

aber ze pentzetan jatzuen, baina alkolana onena inungo zalantza barik e!!!

Boikota erregearen gabonetako diskurtsoari eta EiTB-ri.

Boikota erregearen gabonetako diskurtsoari eta EiTB-ri.

 

Dakizuen bezala, aurtengo gabonetan EiTB-k Espainiako erregearen gabonetako diskurtsoa bota behar du.
Garrantzitsua da ETB1, ETB2 edo ETB3 egun horretan inork ez ikustea. Baita Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta Euskadi Gaztea ez entzutea ere; edo bertako web orrialdeak ez bisitatzea.

ITXUNGI TELEBISTA!!!!!
BOIKOTA ERREGEAREN GABONETAKO DISKURTSOARI eta EiTB-ri!!!

BAD MANNERS blackpool-en 08

Grabaziñua oso txarra dala badakitx, baina interneten begira hau topau dot. Zelako ondo pasau gauen… Normala grabetan zabilenak kamaria zuzen ezin euki, ze zu geldi egon arren lurra mobiru itxen zan. Aber noiz datozen artista honeik Euskal Herrira kontzeru bat joten!!!

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.